Bihar Berria-n

Ramon Labaien: "ETB1en dirua gastatu behar da, kalitatezko saioak egin"

'ETBk 30 urte: Iragana eta etorkizuna" izenburuko elkarrizketa sorta hasiko da argitaratzen igande honetan BERRIA. Aurreneko elkarrizketatua Ramon Labaien izango da, 1980tik 1983ra Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zena. Bere ardurapean sortu ziren Euskadi Irratia eta ETB1.

urtzi urkizu
2012ko urriaren 13a
09:57
Entzun

Igande honetan Ramon Labaieni egindako elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk. Honatx pasarte batzuk:

"Telebista sortzearen helburua euskara zen, ez zegoen bestelako motibazio politikorik. Telebista euskaraz egitea zen asmoa".

"ETB2ren sorrerarekin ez nengoen konforme. Ezin duzu kazetari bat behartu batzutan euskaraz egitera eta bestetan gaztelaniaz. Kazetari euskaldun batek euskaraz egin behar du".

"EITBko hurrengo zuzendaria euskalduna ez bada kristo bat montatu beharko da. Euskalduna eta euskaltzalea beharko luke zuzendari berriak".

"Telebista komertzial bat egin behar dugu euskaraz, audientzia izango duena".

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.