Ramon Sagarzazu preso ohia atxikia dute Irungo polizia etxean

ERREDAKZIOA
2007ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Ramon Sagarzazu preso ohi oiartzuarra (Gipuzkoa) atxilotu eta polizia etxean atxiki zuten atzo, Irungo polizia etxera nortasun agiria berritzera joan zenean. 1993ko auzi batengatik bera atxilotzeko eskaera dagoela adierazi diote.2006an atxilotu zuten azken aldiz Sagarzazu, ETAren iraultza zerga-rekin lotuta, eta iragan urrian utzi zuten aske, bermea ordainduta. Ez dute inkomunikatu, eta senideen eta abokatuen bisita jaso ahal izango du.

Sagarzazu gaur arte edukiko dute atxikita Irunen, eta Poliziak ez du esan gero zer egingo duten harekin.

Askatasunak agertu duenez, atxikitzearen arrazoiaren berri eman dietenean, Auzitegi Nazionalera deitu dute Sagarzazuren abokatuek auziaren nondik norakoen berri jakiteko. Auzitegi Nazionalean, ordea, ez diete zehaztasunik eman: 1993ko artxiboak ez dauzkatela han eta bihar arte ezin izango dietela erantzun esan diete. Halaber, auziaren jabe egin arte Sagarzazuk Irungo polizia etxean jarraituko duela agertu diete. Familiak, ordea, 1993ko auzi horrengatik ezarritako zigorra bete zuela eta okerren bat dagoela uste du.

Sagarzazu iheslari ibilia eta preso izana da. 2006ko ekainean atxilotu zuten ETAren iraultza zerga-rekin lotuta, eta joan den urrian geratu zen aske bermea ordainduta. 71 urte ditu, eta haren osasunarekin kezkatuta agertu du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.