Mendia
Raul Monasterio mendizale nafarra hil da Perun, Artesonraju mendia igotzen ari zela erori ostean
Nafarroako Mendi Federazioak jakitera eman duenez, iragan astelehenean Raul Monasterio Ongai mendizale nafarra hil zen Perun, Artesonraju mendia igotzen ari zela erori ostean.
Monasterio Iruñean bizi zen, eta Gaztaroa Mendi Taldeko kidea zen. Oraindik ez da argitu zerk eragin zuen istripua. Hala ere, lehen albisteen arabera Monasterio Artesonraju mendia eskalatzen ari zela erori egin zen. Monasterioren gorpua Euskal Herrira ekartzeko izapideak hasi dituela adierazi du Nafarroako Mendi Federazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu