Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteak berriro esan du ondo iruditzen zaiola ETAk jarduera armatua betiko utzi duela iragarri izana —joan den urriaren 20an jakinarazi zuen hori ETAk—, baina gaineratu du asteburuan Frantzian atzeman dituzten ustezko etakideek lehergailuak egiteko materiala zeramatela eta ETAri ohartarazi dio Zuzenbide Estatua ez dagoela "geldirik" eta ez dela egongo. Ondorioz, erakundeari desegiteko eskatu dio.
"ETAk dagoen bitartean, hura erakunde terrorista da eta bertako kideak terroristak dira", adierazi du Raxoik, Madrilen. Nicolas Sarkzoy Frantziako gobernuburua hartu du, eta han egin ditu adierazpenok.
Sarkozyk berretsi dio Frantziaren laguntza izango duela ETAren aurkako borrokan.