Raxoik dio Guardia Zibilak ez dituela «legez kanpoko fitxategiak» osatu

UGCk egindako salaketa oinarri hartuta, Iñarrituk zerrendei buruz galdetu dio PPri, Espainiako Kongresuan

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Gezurra da Guardia Zibilak «legez kanpoko fitxategiak» osatzen dituela, Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuaren esanetan. Hala, esan du gezurra dela Union de Guardias Civiles (UGC) sindikatuak esandakoa, Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuak egindako galderari erantzunez. UGCk salatu zuen Nafarroako agenteek errepide kontrolak jartzeko aginduak jasotzen dituztela egun jakin batzuetan, gero legez kanpoko fitxategi batzuk osatzeko.

Fitxategi horiek egotea «larria» dela esan dio Iñarrituk Raxoiri, eta salatu du «ETAren kontrako borrokaren aitzakian gehiegikeria asko» egin direla. Espainiako Gobernuari aurpegiratu dio «eskema zaharrekin» jarraitzea ETAk armak uztea erabaki osteko garai berrian.

Raxoik erantzun dio fitxategi horiek ez direla existitzen: «Bereizi gabeko kontrolik ez da egiten». Gainera, «harrituta» agertu da Amaiurrek «guardia zibilen eskubideen inguruan interesa agertu duelako» eta sindikatu horri sinesgarritasuna eman diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.