Aitor Esteban EAJko Kongresuko parlamentariak gaur esan du Mariano Raxoi Espainiako hurrengo presidenteak euren alderiko botoak jaso nahi baditu, "bakearekin konpromiso argia" agertu beharko duela. Gainera, ETAren desarmea ezartzeko pausoak emateko eta espetxe politika aldatzeko ere eskatu dio Estebanek.
Autogobernuaren aldeko jarrera agertu beharko lukeela Raxoik ere esan du, baina ondoren mesfidantza agertu du horrekiko erabakiak hartzen "oso motela" dela gaineratuz.
Esteban Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetaz ere mintzatu da Onda Vasca irratian, eta esan du ez litzatekeela "etikoa" alderdiaren hautagaia izatea lehendakaritzarako hautagai, nahiz eta araudiak hori baimendu. Iñigo Urkullu EBBko presidenteak orain dela egun batzuk esan zuen alderdiko presidentea hautagai balitz, bi karguen artean bat aukeratu beharko lukeela.