Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteak Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hartu zuen lehengo ostiralean Moncloan, Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea atzo eta hurrengo egunetan Antonio Basagoiti EAEko PPko burua hartuko du, EAEko PPk esan duenez. Horrela bukatuko du bilera saila, iturri haren arabera. Bilerako gaia: ETAk jarduera armatua bukatu osteko egoera aztertzea.
EAEko PPk dioenez, Basagoitik Raxoiri ETAren bukaera kudeatzeko PSE-EE, EAJ eta PPren lidergo partekatua proposatuko dio, "agenda ez uzteko ezker abertzalearen esku".
Lopezek eta Urkulluk Espainiako presidenteari Moncloan bertan esan diote espetxe politika aldatu beharra dagoela. Jaurlaritzako lehendakariak "antzinako Batasuna" legeztatzeko ere eskatu dio. EAJko buruak bakea eta normalizazio politikoa kudeatzeko elkarlana proposatu dio. Bien arabera, Raxoik harrera ona egin die eskaerei.