Politika

Raxoirekin bildu da gaur Sanz, Espainiako aurrekontuetan Gobernuaren alde egin edo ez erabaki bezperan

UPNko Zuzendaritza Batzordeak bihar hartuko du erabakia. Ika-mika sortu da PP eta UPNren artean, alderdi nafarrak PSOEren aurrekontuak babes ditzakeela iragarri ondoren.

2008ko urriaren 9a
19:54
Entzun
Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea Mariano Raxoi PPko buruzagi nagusiarekin batzartu da gaur Madrilen, azken egunetan PPren eta UPNren arten sortu diren ezadostasunak aztertzeko. Izan ere, UPN Espainiako Kongresuak Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proposamena babesteko prest agertu da, Nafarroaren interesentzat onak direla iritzita.

PP eta UPN bazkideak izanik, Nafarroako alderdiaren iragarpenak ika-mika sortu du bien artean, PPk ez baitu onargarri ikusten UPNk jarrera hori hartzea. Sanzen alderdiak astelehenean iragarri zuen biharko Zuzendaritza Batzordearen bileran erabakiko dutela aurrekontuen alde egin edo ez. Erabakia hartu bezperan joan da, beraz, Madrilera Raxoirekin egotera.

UPNk Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestuko balitu koalizioaren haustura ere aipatu dute PPko buruzagi batzuk. Apurtzea PPren kalterako litzatekeela iritzi dio Sanzek gaur Diario de Navarra egunkariak plazaratu duen elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.