Txapeldunen Liga

Realak Olympiakosen aurka jokatuko du Txapeldunen Ligako lehenengo partida

Monacon egin duten zozketaren arabera, Realak Olympiakosen aurka jokatuko du Anoetan Txapeldunen Ligako lehenengo partida. Liga hori irailaren 16an hasi eta abenduaren 12an bukatuko da. Realaren aurkariak Juventus, Galatasaray SK eta El Olympiakos CFD izango dira. Futbol talde horiek eta Realak D taldea osatu dute zozketan.

2003ko abuztuaren 28a
18:09
Entzun
Realak lehenengo partida irailaren 17an izango du Anoetan. Hurrengo partida irailaren 30ean Galatasarayen aurka izango du; hirugarren partida, urriaren 21ean izango da eta Juventusen aurka jokatu beharko du Donostiako taldeak; laugarren partida, azaroaren 5ean, eta berriro ere Juventusen aurka, baina oraingoan Anoetan; hurrengoa Olympiakosen aurka jokatu beharko du; eta azkenekoa, abenduaren 10ean, Galatasarayen aurka Anoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.