Rego eta Troitiño presoen eskubideen alde giza-katea egingo dute Intxaurrondon

Gaur hamabost, maiatzaren 14an, giza-katea egingo dute Donostiako Intxaurrondo auzan Juanjo Rego eta Txomin Troitiño auzokide presoen alde. Izan ere, oinarrizko eskubideak betez gero biek kalean beharko luketela uste du Askatasunak, baina ez da halakorik gertatu.

2006ko maiatzaren 13a
18:05
Entzun
Askatasunako kideek gaur eguerdian agertu dutenez, osasun egoera larrian dago Rego, baina hala eta guztiz ukatu egin diote kasu horretan aurreikusten den zigorraren etena.

Troitiñok, berriz, 19 urte egin ditu espetxean, eta maiatzaren 5ean kalean behar zuen, zigorra beteta. Legea aldatu egin zuten, ordea eta, ondorioz, beste 11 urte egin beharko ditu kartzelan.

Askatasunaren iduriko eskubide urratzeak gertatu dira bi preso horien kasuan, eta, halaber, sakabanatuta dauden Intxaurrondoko beste 13 preso politikoenean. Horregatik guztiagatik, giza-katea egingo dute maiatzaren 27an, eguerdian, Gabriel Zelaia plazatik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.