Trenak gidatzeko egungo prestakuntza gutxiegi dela iritzi dio sindikatuak, eta prestakuntza hobetzeko eskatu du. Garciak egindako lorpenak azpimarratu ditu. Espainiako Sustapen Ministerioak ezarritakoaren arabera A motako baimena lortzeko 300 orduko ikastaroa egitea nahikoa zen. Akordioa sinatuta Garciak azaldu du, orain 425 orduko ikastaroa egin beharko dela.
B motatako baimena lotzeko ere ordu gehiagoko ikastaroa egingo dute makinistek. Izan ere, B motatako gida-baimena eskuratzeko 800 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa egiten zuten. Semafek beharrezko ikusten zituen 2.100 ordu baina 1.500 bat onaruko zituela adierazi zuen atzo. Garciak azaldu duenez, B motatako gida-baimena lortzeko ikastaroa 1.150 ordukoa izatea lortu dute.
Lan Gatazka
Renfeko langileek bertan behera utzi dute greba deialdia
"Akordioa bi aldeentzako da ona. Nahi genuena lortu dugu", adierazi du Jesus Garcia Semaf makinisten eta burdinbideetako langileen sindikatuko ordezkariak. Bart gauean bilera egin zuten Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioarekin eta batzarraren ostean bertan behera utzi zuen Semafek gaurko eta biharko eginda zegoen greba deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu