Renfe Espainiako tren konpainaren karga eremu baten kontrako erasoa egin dute bart Gasteizen, Jundiz industrialdean, etxean egindako lehergailuen bidez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
2:30ak aldera izan da gertaera. Karretila bat kaltetu egin da.
Azken egunetan hainbat eraso izan dira Euskal Herrian. Ostegunean telefono mugikorraren hedagailu bati eraso egin zioten Arratzu-Ubarrundian, su hartzeko likidoa botata. Hedagailua kiskalita geratu zen. Ertzaintzak kale erasotzat jo zuen. Asteazken gauean burua estalita zeukaten bi lagunek Bilbon Bizkaiko Foru Aldundiaren auto bat erre zuten. Asteartean Beasainen AHTaren lanen zaindari baten autoari eraso egin zioten. Hilaren 20an, berriz, Errenteriako kutxa automatiko baten aurka egin zuten.
euskal heRRIA
Renferen kontrako erasoa egin dute bart Gasteizen
Jundiz industrialdeko karga eremu batean etxean egindako lehergailuak jarri dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu