ETAren atentatuak Kantabrian eta Asturiasen

Revillak "ETAren bonbak lehendakariaren ideiekin" nahastu izana deitoratu du Jaurlaritzak

ETAren larunbateko atentatuen kariaz Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak egindako adierazpenek egonezina sortu dute Eusko Jaurlaritzan. Hain zuzen ere, Lehendakaritzako iturriek agertu dute Reviilak "ETAren bonbak lehendakariarekin ideiekin" nahasi dituela, eta lotura hori egitea guztiz deitoratzen dutela. Halaber, eraso horiek "alderdikeriaz" erabiltzea egotzi dio Jaurlaritzak Revillari.

2004ko abuztuaren 9a
16:58
Entzun
Indar txikiko bi lehergailu zartarazi zituen ETAk larunbatean: bat San Vicente de la Barqueran (Kantabria), eta, bestea, Ribadesellan (Asturias).

Eraso horiek zirela eta, "kutsu abertzaleko aldarrikapen guztiak baztertzeko" eskatu zion atzo Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariari, hartara, ETA desagerrazteko azken urratsa emateko. "ETArekin ezin da anbiguitatez jokatu, eta ezin zaio haren adar politikoari babesik eman", esan zuen, Jaurlaritzaren zeharkako aipamena eginez.

Revillaren adierazpen horiek suminduta hartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Hain zuzen ere, lehendakaritzeko iturriek deitoratu egin dute gaur Kantabriako presidentearen jarrera "ETAren bonbak lehendakariaren ideiekin" nahastu zituelako. "Berriro ere alderdikeriaz erabili dute terrorismoa. Ezin dira gauzak nahastu, batik bat, denen artean irtenbideak topatu nahi baditugu", nabarmendu dute Lehendakaritzako iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.