Euskal Presoak

Rey Domercq presoaren lagunek istripua izan zuten, larunbatean; eta Fernandez Astarloa bisitarik gabe geratu zen

Alberto Rey Domercq preso bilbotarraren bi lagunek istripua izan zuten larunbatean, Baiona inguruan, bisitara zihoazela. Bi lagunak ez ziren zauritu, baina, autoa kaltetu egin zen. Bestalde, Etxeratek azaldu duenez, Luis Fernandez Astarloa bisitarik gabe geratu zen,

2004ko ekainaren 7a
17:44
Entzun
Etxeratek jakinarazi duenez, goizaldeko 5:30ak aldera, errepidetik atera zen autoa, bihurgune itxi batean. Autopistan konpontze lanetan ari ziren, eta obretako piboteen kontra talka egin zuten. Ez zen bietako inor zauritu, baina, autoaren muturra mailatu egin zen. Istripua hori aurten gertatzen den gisa horretako 24. istripua dela salatu du Etxeratek.

Bisitarik gade

Luis Fernandez Astarloaren lagunek ere arazoak izan zituzten autoarekin, eta ez ziren bisitara iritsi. Izan ere, kotxea matxuratu egin zitzaien, eta autopistaren erdian gelditu ziren.

Istripuekin amaitzeko "euskal preso politikoak" Euskal Herriratzea ezinbestekoa dela esan du Etxeratek, baina, alderdi politiko eta instituzioak "hitz hutsaletatik haratago" ez direla joaten salatu.

"Sakabanaketa politikak eragindako istripuetan hil diren senide eta lagunak berriz, hamabost dira eta, ehunka berak eragindako istripuetan arinago ala larriago zauritu diren senide eta lagunak eta, oraindik, istripu horiek sorturiko oinazeak gainditu ezinik direnak. Noizko gure eta preso dituzten gure senideen eskubideak?"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.