Politika

Reyes Berruezo Nafarroako Ongizate kontseilariak dimititu egin du

Reyes Berruezo Nafarroako Gobernuko Ongizate kontseilariak dimisioa aurkeztu du gaur goizean. Azaldu duenez, "Nafarroako egungo giro politikoan" eroso ez zegoelako erabaki du kargua uztea, uste baitu oposizioak bere jarduerari buruzko "zalantza" etengabea piztu duela. Nafarroako oposizioko alderdiek ongizate arloko zerbitzuetan ustelkeria zantzuak zeudela salatu dute azkenaldian, besteak beste, Aspace Fundazioaren kudeaketan.

2004ko otsailaren 23a
15:45
Entzun
"Kargua hartu nuenetik informazio faltsuen lekuko izan naiz, Komunitate honetako hainbat politikarik esan dituzten gezurrena. Nire kontrako akusazioak egin dira erabaki administratibo jakin batzuk hartu direnean; areago, zalantza sortzeko asmoz helegiteak eta guzti aurkeztu dituzte galduko zituztela jakin arren", azaldu du Berruezok dimisioa arrazoitzeko.

Nolanahi ere, azkenaldian hainbat salaketa izan dira Nafarroako ongizateko zerbitzuen kudeaketaren inguruan. Esaterako, oposizioak ustelkeria zantzuak sumatu ditu Aspace Fundazioaren kudeaketan. Berruezok berak gai horren inguruko azalpenak eman behar izan zituen Nafarroako Parlamentuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.