Riau-riaua

Riau-riaua, istilurik gabe

Ehunka lagun bildu dira Udaletxe plazan.

Riau-riaua. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
2014ko uztailaren 6a
09:51
Entzun

Astrainen balsarekin hasi da Riau-riau ez-ofiziala. Duela bi urte ez bezala, aurten ez da istilurik egon, eta jendetza elkartu da Udaletxe plazan. Besoak altxatu dituzte, ezker-eskuin mugitu, eta musika doinuei hitzak jarri dizkiete ehunka lagunek: "Hiri aintzagarri honen festak iritsi dira, mundu osoan parekorik ez dutenak...".


Orain bi urte, udalak sanferminetako egitarau ofizialean sartu zuen Riau-riaua, berreskuratu nahian —duela hogeita bat urte antolatu zuen azkenekoz Iruñeko Udalak ekitaldi hori—. Istiluak izan ziren, eta bost lagun atzeman zituzten. Desordena publikoak eragitea eta udaltzainei eraso egitea egotzita, zortzi urte eta erdiko zigorrak eskatu ditu fiskalak hiru auzipeturentzat. Elkarretaratzea egin dute, hori salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.