Iruñeko 2012ko sanferminetako Riau-riau ekitaldiko liskarretako auzipetuak ez dira kartzelara joango, fiskaltzarekin akordioa lortu baitute. Auzipetu batek hamabost hilabeteko espetxe zigorra eta inhabilitazioa jaso ditu, bi lagunek urtebeteko kartzela, batek isuna, eta beste bat absolbitu egin dute.
Orduko gertaerak "boikot antolatua" izan zirela jaso du ebazpenak, eta auzipetuek esan dute ez daudela ados horrekin. Riau-riaua UPNk erabili zuela azpimarratu dute, "krispazioa" areagotzeko. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskerrak eman dizkiete auzipetuek azken akordio horren harira.