"George W. Bush presidenteak ziurtatu zuen Irakeko indarrak prestatuta egon bezain laster gure tropak murriztuko aukera aztertuko dugula, eta iruditzen zait memento hori oso laster iritsiko dela, irakiarrak beren segurtasunaz arduratzeko gai direnea", esan du Ricek.
Hala ere, indarkeria giroa ez da ari batere baretzen. Atzo iluntzean aldean zeraman lehergailua eztandarazi zuen ekintzaile suizida batek Kirkuken, eta azken datuen arabera, 18 pertsona hil zituen eta 28 zauritu.
Gaur goizean, berriz, hildakoak utzi dituzten hiru eraso izan dira Bagdad hiriburuan: horietako batean, Tamer Sarhid Ali Al Duleim talde sunitako buruzagia eta haren lau seme hil dituzte. Izan ere, armatutako jende talde bat haien etxera sartu da, Hurija auzoan, eta tirokatu egin dituzte.
Tankera bereko ekintza izan da Mahdi Kasem Irakeko Poliziako jenerala hiltzeko egin dutena: haren etxera sartu dira Al Kadesija auzoan, eta tirokatu egin dute. Wazerija auzoan, berriz, Ismail Jawad Industria Ministerioko zuzendaria hil dute.
Iraken okupazioa
Ricen arabera, "oso laster" AEBetako tropak murrizten hasteko modua izango da Iraken
Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkariaren ustez Washingtonek Iraken duen soldadu kopurua murrizteko baldintzak "oso laster" gauzatuko dira. Atzo gauean egin zituen adierazpen horiek Ricek, Fox News kateari emandako elkarrizketa batean. Nolanahi ere, indarkeriak bere horretan jarraitzen du Iraken: atzo gaueko Kirkukeko atentatuan hildakoak 19 dira dagoeneko, Bagdaden zazpi pertsona hil dituzte gaur zenbait erasotan eta azken bizpahiru egunetan AEBetako hiru soldadu hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu