Gaur eguerdian egin dute Andoaingo (Gipuzkoa) udaletxean aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatzeko ekitaldia. Lau sari banatu ditu epaimahaiak, eta saritu guztien pozarren hartu dute omena.
Joxe Mari Iriondori ohorezko saria eman diote, kazetaritzan egindako ibilbide luze eta oparoagatik. Hunkituta hartu du saria, eta omenaldi horrek "sentimendu bereziak" sorrarazten dizkiola agertu du, besteak beste, sariketari izena ematen dion Rikardo Arregi ezagutu zuelako.
Kazetaritza saria Xabier Usabiagak jaso du; EITBko kirol kazetariak duen "komunikatzeko gaitasuna" nabarmendu du epaimahaiak. Bizkaia Irratiak, berriz, epaimahaiaren sari berezia jaso du, besteak beste, euskalkiaren lanketan egin duen ahaleginagatik. Kazetari hasi berriak saritzea helburu den Kazetari Berria atalekoa, berriz, Lander Arbelaitzek jaso du =iArgia==http://www.argia.com=l astekarian plazaratutako hiru erreportairengatik.
Kazetaritza
Rikardo Arregi sariak Joxe Mari Iriondo, Xabier Usabiaga, Bizkaia Irratia eta Lander Arbelaitzentzat
Kazetaritzan egin duen ibilbide luzea goraipatu dute Iriondoren kasuan, eta ohorezko saria eman diote. Usabiagaren "komunikazio" gaitasuna nabarmendu du epaimahaiak saria emateko. Epaimahairen sari berezia jaso du Bizkaia Irratiak eta Kazetari Berria atalekoa izan da Arbelaitzentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu