gizartea

Robert G. Edwards, Medikuntzaren Nobel saria in vitro ernalketako ikerketagatik

2010eko urriaren 4a
13:18
Entzun
Robert G. Edward Erresuma Batuko ikerlariari (1925) eman diote 2010eko Medikuntzaren Nobel saria, in vitro ernalketaren garapenari buruz egindako lanagatik. 1950ean ekin zion ikerketa horri eta, haren arabera, "gizartean eragozpenak" izan zituen. In vitro ernalketaren ondorioz 1978an jaio zen lehen haurra.

Abenduaren 10ean emango dio saria Karolinska Institutuak Suedian, eta 1,1 milioi euro jasoko ditu. Datozen egunetan jakinaraziko dituzte Fisika, Kimika, Literatura, Bakea eta Ekonomiaren Nobel saridunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.