PSNko militanteek Roberto Jimenez hautatu dute gaur alderdiko idazkari nagusi. Egungo Nafarroako presidenteordea Manuel Campillo Tuterako zinegotziari gailenduko zaio. 210 ordezkaritik 208k bozkatu dute: 126 boto Jimenezen hautagaitzaren alde, 80 Campilloren alde eta bi boto zuri.
PSNk alderdiaren X. biltzarra egin du gaur. Idazkari nagusia aukeratzearekin batera, ordezkariek lau urteotako zuzendaritzaren gestioaren gain bozkatu dute: 139 alde, 51 kontra eta 6 abstentzio.
Jimenezek bere diskurtsoan onartu du iazko hauteskunde emaitzak “oso txarrak” izan zirela, eta gogorarazi du Nafarroako Gobernuan sartzeko erabakiak ondo hausnartua izan zela eta gehiengo handiz onartu zela Lurralde Batzordean. "Egunero gero eta argiago dago PSN Nafarroako Ongizate Estatuaren bermatzailea dela”, esan du.
”Ez diogu uko egingo Nafarroaren autogobernuari, hori delako Nafarroaren izaeraren funtsa”, gaineratu du.
Campillok azaldu du alderdi sozialistaren arazoa orohar "inkoherentzia politikoa" dela, eta bere ustez, "gestioaren inguruko eztabaida batetik diskurtso ideologiko batera" pasa behar da.