politika

Roberto Jimenez: "UPNrena ez den beste gobernu bat osatzeko PSNren erabakia atzera ezinezkoa da"

UPNren presidentetzan Barcina edo Catalan egoteak ez duela erabaki hori aldatuko esan du Jimenezek. "Hogei urte daramate erkidego hau gobernatzen, eta une honetan erronka eta arazo handiei aurre egiteko ez dira gai", esan du.

2013ko otsailaren 8a
16:42
Entzun

Roberto Jimenezek Nafarroako gizarteari dei egin dio alternatiba "sinesgarria eta arduratsua" sortzeko, "beste politika batzuk egiteko, UPNn nor egongo den axola gabe". Hala ere, Jimenezek esan du Barcina eta Catalanen artean baduela bat nahiago, baina pertsonalki nahiago duela, ez politikoki, eta uste duela ez duela publikoki esan behar. 

UPNren gaur egungo gobernua ahula dela esan du Jimenezek, eta horrek kezkatu egiten duela. "55.000 langabe ditugu eta Gobernuak ez du nahikoa indarra egoera aldatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.