Juan Carlos Rodríguez Ibarra Extremadurako (Espainia) Gobernuko presidente ohi eta PSOEko batzorde federaleko kidea ETArekin hitz egitearen alde azaldu da. Izan ere, haren ustez, "haiekin eserita baino ez da bukatuko ETA. Gobernuak ahal duen gehienetan saiatu behar du hura amaitzen".
Baina Espainiako Gobernua "PPren eskuburdinekin lotuta" dagoela ikusten du Rodriguez Ibarrak. "PPk gobernuari mugitzen utzi izan balio, Sortu legeztatuta egongo zen".
Ezker abertzaleko alderdi berri hori legezkoa izatearen alde dago PSOEko kide historikoa —duela bi aste Auzitegi Gorena alderdia erregistratzearen aurka azaldu zen—. "Hobe da madarikatu horiek jarlekuetan eserita egotea, metrailetekin ikustea baino", esan du La Sexta2 telebista katean.
Kritiko agertu da "terrorismoaren" biktimen elkarteekin, "gobernuaren politikak nolakoa izan behar duen esatea ez delako haien eskumena".