Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Josetxu Rodriguez eta Javier Ripa umoregileak eta Nicola Lococo filosofoa. Hirurei gaur egin diete epaiketa Espainiako erregea iraintzea egotzita.
Rodriguezek eta Ripak Deia egunkariko komiki batean eta Lococok Deia eta Gara-ko artikulu batean erregea "alkoholikoa" dela adierazteagatik, fiskalak inputatu bakoitzari 10.800 euroko isuna jartzeko eskatu dio, baina epaileak ez du eskaera aintzat hartu, ez baitie zigorrik jarri.
Komunikabideak
Rodriguez, Ripa eta Lococori zigorrik ez Espainiako erregea "iraintzeagatik"
Fiskalak komiki eta artikulu bategatik isunak eskatu arren, Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu