PSEko sektore batzuek udako sugetzar bat egin nahi dute EAJren lepotik
EHAK "Eusko Legebiltzarreko giltza " izan ez dadin PSEren hurrengo kongresuan euren alderdiak EAJrekin akordioa bilatzea proposatuko duela iragarri zuen herenegun Javier Rojo Arabako PSEren idazkari nagusiak.
Adierazpen horiei sinesgarritasun gutxi eman die gaur Josune Ariztondo jeltzaleen EBBko idazkariak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Iruditzen zait alderdi sozialistan badirela beste batzuen lepotik udako sugetzar bat abian jarri nahi duten sektoreak", adierazi du, Rojori ahalelgin hori egotziz.
Ariztondok erantsi du PSE kongresu aurreko egoera batean dagoela, eta, ondorioz, logikoa dela barne eztabaida eta debateak izatea. Baina eztabaida EAJrekin izan beharreko harremanetara bideratuz sozialistek barne debatea saihestu nahi dutela iradoki du EBBko idazkariak.
Hori dela eta, balizko proposamen horren inguruan PSEk kongresua egin eta erabaki finkoak egon arte ez dutela jarrera finkorik hartuko iragarri du Ariztondok: "PSEk bere kongresua egin behar du, eta guk batzar horretako ebazpenei itxarongo diegu".
Politika
Rojo sozialistaren proposamenari "udako sugetzarraren" tankera hartu dio Ariztondok
Josune Ariztondo EAJko EBBko idazkariak ez die sinesgarritasun handirik aitortu Javier Rojo Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak jeltzaleengana hurbiltzearen alde egindako adierazpenei. Zehazki, proposamenari "udako sugetzarraren" antza hartu diola esan du Ariztondok Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan; areago, PSEko sektore batzuk EAJren lepotik "udako sugetzarra" osatu nahian dabiltzala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu