Irudia.Gasteiz
ROSARIO ROMAN GOGOAN IZAN DUTE
Rosario Romanen hilketa gaitzesteko, elkarretaratzeak egin zituzten atzo Euskal Herriko hiri eta herrietan. Ustez bikotekide ohiak hil zuen, Hernanin (Gipuzkoa). Irudian, Gasteizen egindakoa ikus daiteke. Emakumeen Mundu Martxak deitutako protestak izan ziren, eta neurri «eraginkorrak» eskatu zituzten emakumeen aurkako indarkeriaren kontra. Horrez gain, Aralarrek eta PSE-EEk eskatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta diputazioa herri akusazio gisa aurkezteko auzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu