Espainiako Eliza eta Ibarretxeren Plana

Roucori erantzunez Uriartek "ausart" jokatu duela dio Madrazok

Antonio Maria Rouco Varela Espainiako Gotzainen Batzarreko buruak Ibarretxeren Planaren inguruan egindako kritikei buruz Joan Maria Uriarte Donostiako gotzainak plazaratu duen oharra goraipatu du gaur Javier Madrazo Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuak. Madrazoren iduriko, Uriartek "ausart" jokatu du Roucori erantzunez.

2003ko azaroaren 22a
13:30
Entzun
EB-IUko koordinatzailearen arabera, Uriarteren oharrak Ibarretxeren Planaren inguruko "eztabaida argitzeko" balio du, eta Donostiako Gotzainaren jarrera eta jokabidea zintzoak direla garbi uzten du.

Hilaren 17an Ibarretxeren Planari kritika gogorrak egin zizkion zeharka Rouco Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteak; besteak bsete, esparru juridikoa "unilateralki" aldatzea "onartezina" dela esan zuen.

Uriartek adierazpen horien inguruko oharra plazarat du gaur, eta idatzi horretan esaten du, Rouco Varela bera dela adierazpen horien arduradun bakarra; hau da, ez duela iritzi hori Gotzainen Batzarrarekin adostu. Halaber, Roucoren adierazpenen kariaz Gipuzkoako kristau elkartean "kezka" sumatu duela dio Donostiako Gotzainak.

Horren guztiaren aurrean, euskal elizak Ibarretxeren Planaren inguruan duen iritzia EAEko gotzainek iaz argitaratu zuten Bakea prestatu pastoralean jasotzen dela oroitarazi d Uriartek. Ildo horretatik, proposamen politiko desberdinek "giza eskubideak errespetatzen dituzten artean eta esparru baketsu etademokratikoetan badaude" Elizak ezin dituela baztertu nabarmendu du Donostiako Gotzainak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.