Espainiako Kongresuak gaur onartu du RTVE Espainiako irrati-telebista kate publikoaren finantzazio lege berria eta, horren arabera, RTVEk 2010eko urtarriletik aurrera ez du publizitaterik izango. Iragarkirik ez, baina babesletzak bai, kultur eta kirol programetan eta interes orokorrekoak badira.
Publizitaterik ez edukitzeak eragingo duen diru galera Espainiako Estatuaren Aurrekontu Orokorraren bitartez finantzatuko du gobernuak. Telebista pribatuek eta telekomunikazio operadoreek kuota bat ordaindu beharko diote irrati-telebista publikoari. Telebisten kasuan, urtean irabazten dutenaren %3 emango diote eta operadoreek %0,9.
Espainiako Senatuan uztailaren 29an eztabaidatuko dute gaia.
Aurten 500 milioi euro jasotzea espero du RTVEk publizitatetik.
Komunikabideak
RTVEk ez du publizitaterik izango hurrengo urtetik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu