Rubalcaba, Alvarez eta Balza AHT egiten ari diren enpresariekin bildu dira

Alvarezek «babes handiagoa» eskatu du tren lasterreko obretan ari diren enpresari eta langileentzat

AGENTZIAK
2008ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak, Magdalena Alvarez Sustapen ministroak, Javier Balza Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak eta AHTren obretan lanean ari diren enpresariek bilera egin zuten atzo arratsaldean, Gasteizen, abiadura handiko trenaren inguruko segurtasunaz hitz egiteko. Balzak joan den astean esan zuenez, enpresariek, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak batera jardun behar dute gai honetan, eta atzokoa izan zen gaia eztabaidatzeko egindako lehen bilera. Bileraren ondoren inork adierazpenik egin ez zuen arren, Alvarezek goizean irrati bati eskainitako elkarrizketa batean aipatu zuen gaia. Esan zuenez, Espainiako Sustapen Ministerioak «babes handiagoa» eskatu dio Herrizaingo Sailari, tren lasterra egiten ari diren enpresarientzat, baina baita obretan dabiltzan 590 beharginentzat ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.