politika

Rubalcaba: "Ea su-eten hau azkena den; hori uste dut nik"

Kongresuan mintzatu da hala Espainiako lehen presidenteorde, Barne ministro eta bozeramailea. Urtarrilaren 10ean su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria eman zuen ETAk.

2011ko otsailaren 16a
19:30
Entzun
"ETAk, bere ibilbide kriminalean, bi su-eten luze egin ditu. Orain beste bat dugu. Ea hau azkena den; hori uste dut nik". Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde, Barne ministro eta bozeramaileak horrela esan du gaur Kongresuan, gobernuaren kontrol saioan PPk galdera egin dionean.

ETAk urtarrilaren 10ean eman zuen su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria.

Rubalcabak PPri gogoratu du erakunde armatuak 1998an menia eman zuenean, PP zegoela orduan Espainiako Gobernuan eta ETArekin elkarrizketa izan zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.