Politika

Rubalcaba: "ETAk oraindik min handia egin dezake, baina haren bukaera idatzita dago"

Beste 500 polizia ariko dira erakunde armatuaren kontrako borrokan, Espainiako Gobernuko Barne ministroak jakinarazi duenez.

2008ko maiatzaren 27a
13:58
Entzun
Gaur egin du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak legealdiko aurreneko agerraldia Espainiako Kongresuan, bere saileko batzordeko bileran, eta berriz ere beste talde politikoen "babesa" eskatu du "ETA bukatzeko". "Oraindik min handia egin dezake erakunde terroristak, baina ez du behin ere irabaziko, indarkeria bidez ez ditu lortuko helburu politikoak. Haren bukaera idatzita dago. [Espainiako] Estatuak irabaziko du, eta ETAk etsi egin beharko du", adierazi du Rubalcabak.

ETAk eragindako biktimak gogoan izan ditu Barne ministroak, eta haren eta "terrorismo islamdarraren" kontrako borrokan 500 polizia gehiago ariko direla jakinarazi du.

Xabier Lopez Peña, Jon Salaberria, Ainhoa Ozaeta eta Igor Suberbiola ustezko etakideak lehengo astean Bordelen (Frantzia) atxilotu izanari garrantzia eman dio, ETA "ahuldu" egin delako. "Zuzendaritza berria izendatu dutela uste dugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.