politika

Rubalcaba: "ETAren bukaeraren beharra du Batasunak"

Espainiako ministroak dio erakunde armatuak "egiten duena egiten duela, galdera ikurrak" jarri beharko direla.

2010eko abenduaren 24a
10:51
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde, bozeramaile eta Barne ministroak adierazi duenez, "ETAren bukaeraren beharra du Batasunak, bere proiektua arriskuan jartzen duelako hark".

Rubalcabak dio Batasunak ez duela denbora askorik, "eta badaki garai hauetan ETA beretzat eragozpena dela". Hala ere, ministroak esan du ez duela uste ezker abertzaleak erakunde armatuarekin hautsiko duenik, "ETArengandik aldentzeko beldurra duelako, ez baitaki zer eragin izan dezakeen horrek".

Ezker abertzaleak duela lau aste iragarri zuen alderdi politiko berria sortzeko Espainiako Alderdien Legea beteko duela. "Hura legedian sartzeko aukera ez dut baztertzen", adierazi du Rubalcabak Espainiako CNN+ telebista katean.

Ustezko etakideek duela gutxi Frantzian egindako lapurreta ez da seinale ona ETAren balizko pauso berrieibegira, ministroak esan duenez. "'Ez dut eraso ekintza armaturik egiten', dio, 'baina defenditu egiten naiz'. Garbi dago ez duela desagertzeko asmorik. Egiten duena egiten duela, galdera ikurrak jarri beharko direla esan digu ETAk".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.