Politika

Rubalcaba: "ETAren indarkeria aro hau luzea izango da"

Erakunde armatua "ahul" dagoela uste du Espainiako Gobernuko jarduneko Barne ministroak, "hori berak ere badaki, baina oraindik gauzak egiteko gaitasuna dauka".

2008ko martxoaren 24a
14:16
Entzun
Ezkor hitz egin du gaur Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko jarduneko Barne ministroak gatazka armatuaz "ETAren indarkeriaren aro hau luzea izango delako eta horretarako prestatu behar gara. ETAk 2006an emandako su-etena hautsi bazuen, indarkeriara itzultzeko izan zen".

ETA "ahul" dagoela uste du Rubalcabak, gaur Ser Espainiako irrati kateak adierazi duenez, "hori berak ere badaki, baina oraindik gauzak egiteko gaitasuna dauka. Eta egingo ditu, ahul ez dagoela erakutsi nahi izango du, zoritxarrez".

Lehengo ostiralean egin zuen ETAk azkeneko atentatua: 70 kilo lehergailu zeuzkan bonba-autoa lehertarazi zuen Calahorran (Espainia), aurrez abisua eman ondotik, eta bi lagun arin zauritu ziren. Duela bi aste, berriz, Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi izandakoa hil zuen Arrasaten (Gipuzkoa), tiroz.

Espainiako jarduneko Barne ministroaren iritziz, erakunde armatua "Euskal Herrian eta munduan isolatua" dago, "bidearen bukaeran gaude, baina horrek ez du esan nahi ezin duenik minik egin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.