Rubalcaba: "Historia biktimek eta garaileok idatziko dugu"

Ez dio ETAri hemendik aurrera eperik jarri nahi izan PSOEren Espainiako presidentetzarako hautagaiak.

2011ko urriaren 21a
11:42
Entzun

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako presidentetzarako PSOEren hautagaiak gaur esan du ETAren jardueraren ondorengo "historia" biktimek eta "garaileek" idatziko dutela. "Historia biktimek eta garaile izan garenok idatziko dugu. Alferrikako min eta sufrimendu historia izango da. Demokraziaren garaipen handia".

Rubalcabak ez dio ETAri hemendik aurrera eperik jarri nahi izan, baina alderdi politiko guztien batasuna eskatu du: "Guztiok izan behar dugu, etapa berri bat da, bonbarik gabeko, indarkeriarik gabeko, tirorik gabekoa. Askatasun etapa bat da Espainiako herritar askorentzat", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.