Politika

Rubalcabak alderdien "gerturatzea" espero du "terrorismoaren kontrako bide berrian".

Espainiako Barne ministroak Kongresuko alderdiekin bilerak egin ditu goizean; arratsaldean segituko du batzarrekin. PP-PSOE Itunaren bilera deitzea proposatu dio Alderdi Popularrari.

2007ko urtarrilaren 30a
16:36
Entzun
Espainiako Kongresuko talde politikoetako ordezkariekin bilera txanda hasi du gaur Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak. ETAk Barajasen atentatua egin ondoren su-etena eta bake prozesua bertan behera geratu zirela iritzita, "terrorismoaren kontrako bide berria" hartuko zuela iragarri zuen Espainiako Gobernuak, eta politika hori Kongresuko taldeekin hitzartzeko borondatea agertu zuen.

Hala, Rubalcabak gaur PP, CIU, ERC, EAJ eta IUrekin egin du bilera, banan-banan, eta "alderdien gerturatzea" espero du, "PPk sentsibilitate desberdina izan arren". Arratsaldean segituko du bilerekin, beste alderdiekin. Barne ministroak esan du PP-PSOE Itunaren bilera deitzea proposatu diola PPri, egin daitezkeen ekimenak bertan eztabaidatzeko.

PPk baldintza zehatza jarri zion duela aste batzuk: garai bateko PP-PSOE Itunera itzultzea. Hitzarmen hori estuegia iruditzen zaie orain, ordea Espainiako Gobernuari eta PSOEri, eta gainerako indar politikoak adostasunera biltzeko asmoa adierazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.