Politika

Rubalcabak dio Aspiazuri topatutako pistola ez zela Capbretonen erabili

Le Vert epaileak ez du ustezko etakidea duela urtebeteko atentatu hartan inputatu.

2008ko abenduaren 2a
16:43
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak gaur esan du Garikoitz Aspiazu ustezko etakideari atxiloketan aurkitu zioten pistola ez zela orain dela urtebete Capbretongo (Frantzia) atentatuan erabili. Bala frogak egin ostean iritsi da ondorio horretara Barne ministroa, berak aitortu duenez. "Hala ere, agian beste pistola bat erabili zuen".

Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilak hil zituen iazko abenduan ETAk, tiroz.

Aspiazu joan den azaroaren 10ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Cauteretsen, eta ETAko arlo militarreko buru jo izan dute. Laurence Le Vert epaileak handik egun batzuetara Parisen hartu zuen, eta ez zuen Capbretongo atentatuan inputatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.