Politika

Rubalcabak dio bake prozesuan "gobernu askoren laguntza" izan zutela

Espainiako Gobernuaren Barne ministroaren arabera, indarkeriarekin ez zutela negoziatuko esan zien beste herrialdeetako arduradunei.

2007ko uztailaren 9a
14:26
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gonernuaren Barne ministroak esan du Euskal Herriko bake prozesuan munduko "gobernu askoren laguntza" jaso zutela, "eta haietako batzuek [Espainiako] Gobernuaren aldetik zuzenean mezu garbia jaso zuten: Gobernuak indarkeriarekin ez zuela negoziatuko, indarkeriak dena bukatzen duela".

Gaur El Mundo Espainiako egunkariak argitaratu du Kubako Gobernuko kideak "mezuen buzoi" lana egin zutela. Rubalcabak ez du halakorik egiaztatu, Espainiako Radio Nacionalen egindako adierazpenetan. "Gobernu batzuek lagundu, lagundu zuten, baina horrek ez du esan nahi inoren mezuen buzoi lana egin zutenik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.