Ruben Genbeltzu andoaindarra eta Jon Lizarribar urnietarra aske utziko dituzte

2014ko apirilaren 4a
18:35
Entzun

Aiurri aldizkariak jakinarazi duenez, Ruben Genbeltzu andoaindarra eta Jon Lizarribar urnietarra aske utziko dituzte. Senitartekoak haien bila joanak dira, abokatuek abisua pasatu eta gero.

Iazko ekainean atxilotu zituzten biak. 2002an ETAren lau atentatutan parte hartzea leporatu zieten orduan. Inkomunikazio aldian Guardia Zibilak abokaturik gabe legez kanpo galdekatu zituela salatu zuten, eta "mehatxuak eta kolperen bat" jaso zutela salatu zieten auzi medikuari eta epaileari.

Andoaingo udal gobernuak atxiloketa salatu zuen, eta "egungo testuinguru politikoan ulertezina" zela adierazi zuen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.