Azkarragak jakitera eman duenez, gaur goizean gutun bat igorri dio Ruiz Piñeirori Justizia nola hobetu daitekeen eztabaidatzeko. Tartean, euskararen gaia jorratuko dutela baieztatu du.
Fernando Ruiz Piñeiroren izendapena jakin bezain laster, Azkarragak ongi etorri eman nahi zaiola gogorarazi du, eta "haren aginduetara" jarriko zela bi erakundeen arteko elkarlana leiala izan zedin. Hala ere, "errespetu osoz", Ruiz Piñeirok "gizarte plural eta elebidun batera etorri dela jakin behar du, eta botere publikoek errespetua erakutsi behar diotela", azpimarratu du Justizia sailburuak.
"Ez da zuzena maila horretako ardura duen gizon batek horrelako adierazpenak egitea, eta nire ustez, euskara gutxiesten zuten", gaineratu du.
Justizia, EAEko administrazioaren esku
Azkarragaren hitzetan, Justizian euskarak meritua baino betebeharra izan behar luke, betiere, inguru bakoitzeko ezaugarri soziolinguistikoak aintzat hartuz. Halaber, Justizia administrazioa Espainiaren botere bat izatetik EAEko administraziora igaroko beharko litzekela azpimarratu du Azkarragak, "deszentralizazio falta horrek ekarri baititu Ruiz Piñeiroren adierazpen horiek".
Azkarragak Manuel Maria Zorrila orain arteko presidentearen itzalari jarraitzeko eskatu dio Ruiz Piñeirori, eta botere banaketaren alde egin dezala, Eusko Jaurlaritzak eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak orain arte izan duten "elkarlanarekin jarraitzeko, Zorrillarekin egin dugun bezalaxe".
Adierazpen hauek eginda ere, polemikarik ez duela sortu nahi adierazi du Azkarragak, "eta Ruiz Piñeirorekin harreman ona izatea espero" duela adierazi du.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusia
Ruiz Piñeiroren hitzek "euskara gutxiesten" dutela nabarmendu du Azkarragak
Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuaren iritziz, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Fernando Ruiz Piñeiroren hitzek "euskara gutxiesten" dute. Azkarragaren esanetan, "kezka sakona" sortarazi diote adeirazpen horiek. Ruiz Piñeirok herenegun adierazi zuen EAEn epaile izatelo ez dela derrigorrezkoa euskara jakitea, zuzenbideaz jakin behar dela. "Hizkuntza koofiziala jakitea meritua besterik ez da", EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak. Halaber, Justizia administrazioa Espainiaren botere bat izatetik EAEko administraziora igaroko beharko litzekela azpimarratu du Azkarragak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu