Puerto Santa Mariako (Cadiz, Espainia) kartzelako euskal preso guztiek itxialdi mugagabeari ekin diote Patxi Ruiz eta Carlos Trenor euskal presoak bis a bis baten aurretik mantalik gabe biluztera derrigortu zituztela salatzeko. Ruizek eta Trenorrek uko egin zioten kartzelazainen eskaerari eta, ondorioz, isolamendura eraman zituzten. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi du kartzela horretako egoera.
Orain arte, bis a bis-aren aurretik mantala soinean dutela erantzi direla adierazi dute Ruizek eta Trenorrek, baina azkenaldian jantzi hori gabe biluztera behartu dituztela.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du azken hilabeteotan espetxeetan egoera okertzen ari dela. "Mota horretako presio eta jazarpenekin presoa pertsona bezala ezabatzea bilatzen dute, umiliatuz eta etengabe zigortuz".
euskal presoak
Ruizek eta Trenorrek jasandakoa salatzeko itxialdi mugagabea hasi dute Espainiako espetxe bateko euskal preso guztiek
Puerto Santa Mariako kartzelan dauden Patxi Ruiz eta Carlos Trenor presoak 'bis a bis' baten aurretik mantalik gabe biluztera derrigortu zituzten, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu