Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ez du gaur Josu Esparza espetxeratzea erabaki 2009ko Korrikan ETAko presoen argazkiak erakusketagatik duen auzian. Hala ere, Esparzak espetxean jarraituko du Fernando Grande-Marlaskak ETAko kide delakoan bere aurka duen auziagatik.
Asteartean Espainiaratu zuen Frantziak Esparza, astelehenean atxilotu ostean. Hain zuzen, aste honetan izan diren atxiloketak salatu eta Esparza, Julen Mujika eta Intza Oxandabaratzen askatasuna eskatzeko larunbatean Donibane Garazin manifestatzera deitu dute 15:30ean. Pasa den larunbatean Baionan egin zuten bezala, aterabide demokratikoa eskatzera deitu dute, eta horrekin batera, errepresioa amaitzeko eskatuko diote Frantziako Gobernuari.
Legedi bereziak bertan behera uztera deitu dituzte gobernuak manifestazioaren deitzaileek. Euskal presoen eskubideak errespetatzeko eta horiek Euskal Herriratzeko eskatu dute.