Gizartea

Ryanair abuztuaren 25ean hasiko da Interneteko agentzien bidez erositako hegaldi txartelak baliogabetzen

Sinead Finn koste txikiko hegazkin enpresako salmenta zuzendariak eman du erabakiaren berri. Ryanairreko hegaldiak bide horretatik erosita dituztenei dirua itzuliko dietela ziurtatu du, baina Interneteko agentzia horien bidez. Sareko agentziak erabaki horren kontra zein neurri hartu aztertzen ari dira.

2008ko abuztuaren 14a
16:05
Entzun
Abuztuaren 25ean hasiko da Ryanair orain arte mehatxu zena gauzatzen; hau da, data horretatik aurrera Interneteko agentzien bidez erositako hegaldi txartelak ez ditu onartuko, eta modu hori aukeratu duten bezeroek ezingo dute hegaldia egin.

Sinead Finn Ryanairreko salmenta zuzendariak eman du erabakiaren berri, Bartzelonan. "Internet atarien bidez saldu eta abuztuaren 25etik aurrera Espainiatik aterako diren hegaldi guztiak bertan behera utzi ditugu", agertu du. "(Interneteko agentziei) dagoeneko eman diegu erabakiaren berri, guk ez baitakigu nortzuk diren azken bezeroak. Hori da arazoetako bat", azpimarratu du.

Nolanahi ere, lasai egoteko deia egin die bezeroei: batetik, dirua itzuliko zaielako. "Hasi gara web atariei dirua itzultzen, eurek azken bezeroei itzul diezaien". Bestetik, hamabost eguneko epea dutelako hegaldi hori bera Ryanairren web orriaren bidez erosteko. Hain zuzen ere, jendeak hegaldia berreskuratzeko aukera izan dezan utzi dutela hamabost eguneko epea adierazi du.

Internet bidez aritzen diren agentziak, berriz, Ryanairren erabakiaren kontra zein neurri hartu aztertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.