Jaurlaritzaren estatutu proposamena

SA abstenitu denez, Ibarretxeren Plana aurrera atera da Eusko Legebiltzarreko batzordean

SA Sozialista Abertzaleak taldeak abstentzioaren hautua egin du, azkenean, Jaurlaritzaren Estatutu Proposamena bozkatu duen Eusko Legebiltzarreko batzordean, eta, ondorioz, proposamena aurrera atera da. Zehazki, zuzenketak eztabaidatu dituen Legebiltzarreko lantaldeak egindako txostena bozkatu dute. Nolanahi ere, hilaren 30ean Legebiltzarreko osoko bilkuran egingo da proposamenari buruzko behin betiko bozketa, eta orduan SAren abstentzioa ez da nahikoa izango.

2004ko abenduaren 20a
17:03
Entzun
Neurri batean, ezustea izan da SAk Legebiltzarreko Erakunde eta Barne batzordean hartu duen jarrera. Azkenean, Jaurlaritzako hiruko Gobernuko alderdiek alde bozkatu dute, hau da, EAJk, EAk eta EBk (guztira 9 boto). PSEk eta PPk aurka (zazpi boto) eta SA abstenitu egin da ( bi boto).

Batzordea 18 lagunek osatze dute (9 Gobernukoak eta 9 oposiziokoak) eta SAk kontra bozkatu izan balu berdinketa gertatuko zatekeen. Kasu horretan, osoko bilkuraren arabera ponderatutako botoa aplikatuko litzateke, eta 36 boto izango lirateke proposamenaren aldekoak eta 39 kontrakoak. Abstentzioari esker, ordea, ez da ponderazioaren beharrik izan, eta aurrera atera da Legebiltzarreko lantaldean onartutako testua.

Nolanahi ere, Ibarretxeren Planari buruzko azken hitza hilaren 30ean emango du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak. Bozketa horretan SAren abstentzioa ez da nahikoa izango proposamenak aurrera egin dezan.

SAko legebiltzarkide Arnaldo Otegik esan duenez, beren jarrera eztabaida bultzatzearen aldekoa delako erabaki dute abstentzioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.