Askatasunak eta Etxerat-ek Sabin Euba iheslari hilberria omentzeko larunbatean Zornotzan (Bizkaia) antolatu duten ekitaldia debekatzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal Fernando Reyk Juan del Olmo epaileari. Fiskalaren arabera, egingo balitz "terrorismo delitua" izango litzateke. Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak egindako txostenetan oinarrituta egin du eskaera.
Eubak 1980an alde egin zuen erbestera, eta uda honetan, itzuli zen Zornotzara, gaixorik. Bitarte horretan espetxean ere eduki zuten ETAko kide izatea egotzita, Frantzian. Igandean hil zen.
Fiskalak ez ezik, zenbait agintarik eta politikarik ere eskatu dute omenaldia galarazteko, besteak beste, Paulino Luesma Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak eta Angel Acebes PPko buruzagiak.
Politika
Sabin Euba zenaren omenaldia debekatzeko eskatu dio Fiskaltzak Auzitegi Nazionalari
Datorren larunbatean da egitekoa Zornotzan (Bizkaia), Askatasunak eta Etxerat-ek antolatuta. Fiskalaren arabera, "terrorismo delitua" izan daiteke omenaldi hori egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu