Sabino Aranako zubibidea botatzeko eskatu dute
BILBO. Bilboko Basurtu auzoko Sabino Arana zubibidea eraisteko eskatu dute auzotarrek eta Bilduk. 1998ko planean Bizkaiko Foru Aldundiak zubibidea eraisteko konpromisoa hartu zuen, baina orain bertan behera geratu da. Auzotarrek salatu dute aldundiak «gizartearentzat erabilgarriak ez diren obra handiak egiteko» erabiltzen duela dirua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu