Oroimen Historikoa

Sagardia Goñi sendi osoaren gorpuzkiak topatu dituzte

1936an desagerrarazi zituzten Juana Josefa Goñi eta haren sei seme-alaben gorpuzki ia guztiak atzeman ditu Aranzadik, Gazteluko Legarreko leizean egindako indusketetan.

jarraia127588.jpg
2016ko urriaren 10a
14:43
Entzun

Bi gorputzen arrastoak falta zituzten: Juana Josefa Goñi amarenak eta semerik gazteenarenak, eta atzo topatu zituzten. Duela hilabete inguru, bost seme-alaben gozpuzkiak topatuta zeuzkan Aranzadik, eta atzokoekin, sendi osoaren aztarnak aurkitu dituztela uste dute. Laborategian egiaztatu beharko dituzten arren, atzo atzemandako hezurrak falta ziren bi kiderenak direla uste dute.

Pedro Antonio Sagardiak familia galdu zuen egun batetik bertzera. Haurdun zegoen haren emazte Juana Josefa Goñi eta harekin zituen zazpi seme-alabetatik sei desagertu ziren 1936ko abuztuaren 30ean, Gaztelun. 18 urteko seme zaharrena baino ez zen libratu patu ilun hartaz. Eugin ari zen lanean Sagardia, eta han jaso zuen emaztearen gutuna, herritik bota nahi zituztela ohartarazteko igorria. Gaztelura itzuli zen, baina herrira sartzeko aukerarik ez zuen izan. Atxilotuta, Doneztebeko Guardia Zibilaren etxera eraman zuten. Atera zenerako, ez zen familiaren arrastorik. Emakumea eta harekin ziren sei seme-alabak Gazteluko Legarreko leizera bota zituzten, antza. Osin haren ondoko txabola zahar batean pasatu omen zituzten azken egunak. Hari su eman, eta familia hil zuten arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.