Donostiako Sagardo Eguna

Sagardo usainak hartu du Donostia

30. Sagardo Eguna dute aurtengoa Donostian, eta 35 sagardogileren sagardoak egongo dira bertan. Lehen aldiz, gainera, muztioa nola egiten den ikusi ahalko da.

Jendetza Donostiako Konstituzio Plazan. MAIALEN UNANUE
Maialen Unanue
2015eko irailaren 5a
12:01
Entzun

Eguraldi onak lagunduta, ehunka lagun bildu dira gaur Donostiara 30. Sagardo Egunaz gozatzera. Orotariko ekitaldiak izango dituzte bertara gerturatzen direnek: besteak beste, 35 sagardogileren sagardoak dastatzeko aukera izan da Konstituzio plazan, eta, lehen aldiz, muztioa nola egiten den ikusi ahal izan dute bertaratuek. Eta noski, baita probatu ere.

Edariaz gain, zer jana ere izango dute. Goizean goizetik jarri dituzte txorizo eta bakailao tortila pintxoak salgai. Bulebarrean, gainera, merkatu berezia egite ari dira nekazariak, eta barazki ekologikoak nahiz gozoak daude bertan salgai.

Omenaldia

Baina festa eta ospakizunaz gain, omenaldietarako ere tarterik izango da gaur Donostian. Izan ere, Zalbide sagardotegiko Joxe Martin Garmendia sagardogile erretiratua omendu dute, eta eskerrak eman dizkie bertaratu diren guztiei.

Sagardogileen Elkarteko presidente Arantza Eguzkizak eskerrak eman dizkie, batetik, sagardoa dastatzera bertaratu diren herritar guztiei, eta baita gerturatu diren politikariei ere. Batzuen eta besteen indarraren garrantzia azpimarratu du Eguzkizak sagardoari bultzada emateko gako gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.