Osakidetzaren «arretaren kalitatea gero eta okerragoa» dela iritzita, Osasun sailburuaren, Osakidetzako zuzendariaren eta Osakidetzako asistentzia sanitarioko zuzendariaren agerraldiak eskatu zituen EH Bilduk iragan astean. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, baina, Diputazio Iraunkorra ez biltzea erabaki zuen, eta, beraz, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ez du Osakidetzari buruzko azalpenik emango.
EAJk eta PSE-EEk ez zuten onartu eskaria, azalpenak ematea «premiazkoa ez delakoan». EH Bildurentzat, ordea, erabaki hori «errespetu falta bat» da osasun zentroetako langile eta pazienteekiko.
EH Bilduko Rebeka Uberak esan zuen bi arrazoirengatik eskatu zutela Osasun Saileko arduradunek azalpenak ematea: batetik, ospitaleetako larrialdietan saturazioa eragin dutelako lehen arretaren murrizketek; bestetik, Eibarko ospitaleko bigarren solairua itxi izanak Gipuzkoa osoan eragina izan duelako.
Sagarduik ez du Osakidetzari buruz hitz eginen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu