Euskal presoak

Sagarzazu, Telletxea eta Irastorzaren kontrako euroagindua ekainaren 15ean aztertuko dute

2007ko maiatzaren 29a
14:47
Entzun
Markos Sagarzazu, Iñaki Telletxea eta Xabier Irastorza euskal presoek ekainaren 15ean jakingo dute Espainiaratuko dituzten ala ez, orduan aztertuko duelako Paueko (Frantzia) Epaitegiak haien kontrako euroagindua.

Gaur zen egitekoa zen euroagindu eskaeraren epaiketa, baina defentsak esan du agiriak aztertzeko denbora gehiago behar duela, Espainiako Justiziak Pauera agiri gehiago bidali dituela-eta. Defentsako abokatuak, halaber, hirurak aske uztea eskatu du, eta arratsaldean jakingo da epailearen erabakia.

Sagarzazu, Telletxea eta Irastorza martxoaren 13an atxilotu zituzten Lapurdin (Hendaian eta Donibane Lohizunen), Baltasar Garzon espainiar epaileak aginduta, ETArekin zerikusia dutelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.