SAHARA ASKEAREN ALDEKO ALDARRIA
Sahara librea aldarrikatzera bildu ziren atzo ehunka herritar Bilbon, argazkian ageri denez. SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldeko Otsailak 27 koordinakundeak antolatu zuen protesta, eta uda Euskal Herrian igaro duten hainbat gazte saharar ere bertan izan ziren. Manifestariek salatu dute Marokok giza eskubideak urratzen dituela «legez kontra okupatutako Mendebaldeko Saharan, nazioarteko herrialdeen konplizitate pasiboarekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu